I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2617/2008 EBAZPENA, irailaren 2koa, Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileak emana, María Nieves Sainz de Vicuña Gil andrea Kontratuen Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren atalean, ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.
Horiek horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuan eta Nafarroako Mendekotasun Agentziaren estatutuak onetsi zituen irailaren 10eko 184/2007 Foru Dekretuan ezarritakoarekin bat.
EBATZI DUT:
1. María Nieves Sainz de Vicuña Gil andrea, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Nafarroako Mendekotasun Agentziako Kudeaketaren eta Giza Baliabideen Zuzendariordetzako Kontratuen Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako. Izendapenak 2008ko irailaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.
2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta interesdunari jakinaraztea, eta aditzera ematea ez duela administrazio bidea agortzen eta horren kontra bidezkoa dela gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
3. Ebazpen hau igortzea Nafarroako Mendekotasun Agentziako Langileria eta Kontratuen Atalei, Lan Harremanen eta Antolamenduaren Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari, Langileriaren Erregistro Nagusiaren Atalari, Nominen eta Gizarte Segurantzaren Atalari eta Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Idazkaritza Tekniko Nagusiko Administrazio Aferetarako Bulegoari.
Iruñean, 2008ko irailaren 2an.-Zuzendari kudeatzailea, Begoña Rodríguez Marcos.
Iragarkiaren kodea: F0813578