121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

TUTERA

Ediktua

Hiri honetako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2008ko irailaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen Montes de Cierzo I, Montes de Cierzo II eta Valdetellasko presioko ureztalur berrietan eta Montes de Cierzon ureztatzen ahal den eremuan 2007an eginiko ureztapenak ordaintzera beharturik dauden titularren errolda onestea. Borondatezko dirubilketarako epea 2008ko irailaren 22an hasi eta urriaren 31n bukatuko da, bi egun horiek barne.

Aditzera ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Tuteran, 2008ko irailaren 19an.-Zinegotzi delegatua, José María Navarro Fandos.

Iragarkiaren kodea: L0814372