121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

PUIU

Aldaketa Puiuko Udal Planeko determinazio xehakatuetan. Hasierako onespena

Puiuko Udalak, 2008ko abuztuaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

1. Hasiera batean onestea determinazio xehakatuetan aldaketa egiteko espedientea, nekazaritzako biltegien gehieneko azalera eraikia, 500 m² gabe, lurzoruaren azaleraren %10 izateko proposamena eginez, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan 79.3 artikulutik igorririk xedatzen duenarekin bat.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan iragarrita, eta ale bat igortzea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, haren gaineko txostena egin dezan, 35/2002 Foru Legean ezarritakoari jarraituz.

Puiun, 2008ko irailaren 8an.-Alkatea, Pedro Leoz García.

Iragarkiaren kodea: L0813798