121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Hitzarmena, lurzoruko udal ondarea osatzen duten lurzatiak UGT sindikatuari loturiko Hábitat Berri, S. Coop.ari besterentzeko, babes publikoko araubideren baten menpeko etxebizitzak sustatu beharrez

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2008ko irailaren 3an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 03-SEP-08 (7/UV)

"Ikusirik UGT sindikatuaren eta Habitat Berri, S. Coop. kooperatibaren eskaerak, eta espedientean dauden txosten tekniko, ekonomiko eta juridikoekin bat,

Honako hau erabaki da:

1. Deklaratzea Iruñeko Udalak Lezkairun dituen L-56 eta L-57 lurzatiak besterentzen ahal direla eta Udalaren xedeetarako behar ez direla.

2. Udalaren lurzoruko ondarea zuzenean besterentzeko hitzarmena, Iruñeko Udalak, Nafarroako Unión General de Trabajadores sindikatuak eta Habitat Berri, S. Coop. kooperatibak sinatzekoa, onestea. Hitzarmen hori eranskin gisa erantsiko zaio erabaki honi eta zati banaezina izanen da.

3. Arestian aipatu hitzarmenaren ondorioz, Lezkairuko L-56 eta L-57 lurzatiak Habitat Berri, S. Coop. kooperatibaren alde besterentzea."

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2008ko irailaren 10ean.Alkatea.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0813863