121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LODOSA

Arau Subsidiarioak. Lurzoru urbanizaezina. Antolamenduko egiturazko aldaketa puntuala

Udalak, 2008ko irailaren 4an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen, erabateko gehiengoaren erregelamenduzko quoruma zuela eta dagokion aktaren onespenetik ondorioztatzen dena gorabehera:

Behin-behinekoz onetsia izateko Lodosako Ana Giménez Tre arkitetktoak (Ingeniería Feydo, S.L.) prestatu, Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Nafarroako Ordezkaritzak 2008ko abuztuaren 27an ikus-onetsi eta Luis Javier Gainza Jiménezek sustatu duen dokumentuak funtsezko aldaketa dakarkionez 2008ko otsailaren 7ko osoko bilkuran hasiera batean onetsi zenari, jendaurrean edukitzeko hilabeteko bertze epe bat irekitzea, behin-behineko onespena eman aitzin; hori guztia, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.6 artikuluarekin bat.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Lodosan, 2008ko irailaren 5ean.-Alkate udalburua, Jesús María García Antón.

Iragarkiaren kodea: L0813681