121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

GALAR

Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2008ko urtarrilaren 31n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Olazko S-1 sektorea urbanizatzeko proiektua, sektoreko konpentsazio batzordeak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkezteko. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betikoz onetsiko da, bidezkoa bada.

Getze Galarren, 2008ko irailaren 2an.-Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: L0813586