121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CORELLA

AR-1 banaketa eremuko 3. exekuzio unitatearen konpentsazio batzordea. Ordaintzeko errekerimendua

Corellako Udal Planeko AR-1 banaketa eremuko 3. exekuzio unitatearen konpentsazio batzordeak jakinarazten dio Mercedes Garísoain Bisie jabeari urbanizazio gastuetarako onetsitako diru kopuruaren bigarren eta hirugarren ordainketa zor dituela, izan ere, bi mila, seirehun eta hogeita hemeretzi euro eta hirurogeita hamar zentimo (2.639,70 euro).

Honako jakinarazpen honen bidez eskatu egiten zaio aipatu zenbatekoaren ordainketa egin dezala, 2054-0103-18-914280630.9 zenbakiko kontuan dirusarrera eginda, eta ohartarzaten zaio ezen hilabeteko epean ordainketa egiten ez badu premiamendu bidez eskatuko zaiola (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen 166. artikulua).

Corella, 2008ko irailaren 2an.-Fernando León Arpón.

Iragarkiaren kodea: L0813506