121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ZIZUR

Borondatezko birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Zizur Zendeako alkate udalburuak, 2008ko irailaren 3an eman ebazpenaren bidez, hasiera batean onestea erabaki zuen bere osotasunean Zizur Txikiko D-38 exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, ukitutako jabeek aurkeztua; orobat erabaki, jendaurrean edukitzea 20 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik; epe horretan, interesdunek edukia aztertzen ahalko dute, Gazolatzen dauden udal bulegoetara etorrita, komenigarritzat jotzen diren alegazioak aurkezteko.

Gazolatzen, 2008ko irailaren 3an.-Alkate udalburua, José Ricardo Pérez Torrano.

Iragarkiaren kodea: L0813615