II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ALLO
Hirigintzako hitzarmena. Hasierako onespena
Alloko Udalak, 2008ko abuztuaren 27an egin osoko bilkura berezian eman ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen U.E. 3.14 exekuzio unitateko hirigintza hitzarmena, hirigintzako aprobetxamenduaren %10aren konpentsazioa dirutan emateko, Javier Sarasola Seguinek eta Felisa Santamaría Zudairek eskatuta.
Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25.4 artikuluan eta maiatzaren 28ko 8/2007 Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian xedatua aplikatuz.
Allon, 2008ko abuztuaren 27an.-Alkate udalburua, Fernando Sainz Aldaba.
Iragarkiaren kodea: L0813623