121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

GARDE

Aurrekontuko aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2008ko 93. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, uztailaren 30ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/2008 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezi baten bidez 432.60101 kontusaila sortuko da bide publikorako lurra erosteko xedez, eta finantzatzeko, diruzaintzaren 2008ko gastu orokorretarako gerakina erabiliko da, 1.160,80 euro alegia.

Garden, 2008ko irailaren 2an.-Alkatea, Marcos Ureña Marco.

Iragarkiaren kodea: L0813478