II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
BURLATA
Aldaketa Udalaren 2008ko aurrekontuan. Hasierako onespena
Burlatako Udalak, 2007ko azaroaren 22an eta 2008ko maiatzaren 29an egin osoko bilkuretan, erabaki zuen aldaketak onestea 2008ko udal aurrekontuan, "Lantegi Eskola-VI. Udal Parkea" deritzan proiektuari aurre egiteko.
Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan, hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Aditzera ematen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. eta 214. artikuluei jarraituz.
Burlatan, 2008ko abuztuaren 29an.-Alkatea, José Muñoz Arias.
Iragarkiaren kodea: L0813657