I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
143/2008 FORU AGINDUA, abuztuaren 28koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo kontseilariak emana, Daniel Andueza Gay jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Kultur Ekintza Zerbitzuko Laguntza Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.
Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian ezartzen du bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
1. Daniel Andueza Gay jauna, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Kultur Ekintza Zerbitzuko Laguntza Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.
2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.
3. Foru agindu hau jakinaraztea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren eta Lan Harremanen Zuzendariordetzari, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Kultur Ekintza Zerbitzuari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2008ko abuztuaren 28an.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.
Iragarkiaren kodea: F0813357