121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARBARIN

2008ko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Barbaringo bizilagunen batzarrak, 2008ko abuztuaren 22ko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2008ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsiriko aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea iraganik inork erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betikoz onetsitzat joko da.

Barbarinen, 2008ko irailaren 9an.-Alkatea, Carmen Iturri Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L0813874