121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

101/2008 FORU AGINDUA, abuztuaren 26koa, Osasun kontseilariak emana, José Miguel Lera Tricas Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kirurgiako Arlo Funtzionaleko zuzendari izendatzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kirurgiako Arlo Funtzionala sortu eta arautzen duen uztailaren 15eko 84/2008 Foru Dekretuaren 8. artikuluak xedatzen duenez, Kirurgiako Arlo Funtzionaleko zuzendaria Osasun kontseilariak askatasunez izendatu eta kenduko du kargutik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposatuta. Horrek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko kirurgia orokorreko eta digestio-aparatuko kirurgiako fakultatibo espezialisten kategoriako langileetako bat hautatuko du karguan aritzeko.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposatuta,

AGINDU DUT:

1. José Miguel Lera Tricas Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kirurgiako Arlo Funtzionaleko zuzendari izendatzea.

2. Foru agindu hau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.

Iruñean, 2008ko abuztuaren 26an.-Osasun kontseilaria, María Kutz Peironcely.

Iragarkiaren kodea: F0813388