II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
DONEZTEBE
Aldaketa 2008ko plantilla organikoan. Hasierako onespena
Doneztebeko Udalak, 2008ko maiatazaren 30ean egin osoko bilkuran, ondoko erabaki hau hartu zuen. Hona hemen testu osoa:
Udalak 2006ko azaroaren 22an eta 2007ko azaroaren 30ean egin osoko bilkuretan hartutako erabakien bidez, hasiera batean onetsi zen Doneztebeko Udalaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa, hurrenez hurren 2007ko eta 2008ko ekitaldietakoa. Erabaki horiek behin betikoak bilakatu ziren, legezko epearen barnean inork ez baitzuen erreklamaziorik aurkeztu.
Martxoaren 17ko 19/2008 Foru Dekretuaren bidez (2008ko 41. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, martxoaren 31n) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionarioen ordainsari osagarriak egokitu dira, eta bete egin da, horrela, administrazioak eta sindikatuek izenpetu zuten akordioa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen lan baldintzei buruzkoa.
Dekretu horretan xedatutakoaren ondorioz, bidezko da Doneztebeko Udalaren plantilla organikoan aldaketa egitea, hura osatzen duten lanpostuen ordainsari osagarriak handitzeko, 2007ko urtarrilaren 1etik aitzinako ondorioekin.
Arestian azaldu denaren ondorioz eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236, 271 eta 272. artikuluetan eta aplikatzen ahal diren gainerako xedapenetan xedatuarekin bat, Udalbatzak, bertan ziren guztiak (bederatzi) bat etorrita, erabaki du:
Lehenbizikoa.-Aldaketa hasiera batean onestea Doneztebeko Udalaren 2007ko eta 2008ko plantilla organikoan, hura osatzen duten lanpostuen ordainsari osagarriak handitzeko, martxoaren 17ko 19/2008 Foru Dekretua aplikatu behar baitzaie. Ondorioak 2007ko urtarrilaren 1etik aitzinakoak dira. Aldaketa ondotik ematen den bezalakoa, bakoitzaren adskripzio mailaren arabera:
A maila: %3,72.
B maila. %3,57.
C maila: %3,36.
D maila: %2,99.
E maila: %3,21.
Portzentaje horiek maila bakoitzeko hasierako soldataren gainean kalkulatuko dira eta lanpostu bakoitzak esleitua duen lanpostuko osagarria handituko dute.
Bigarrena.-Onetsitako aldaketa jendaurrean edukitzea, hasiera batean onetsitako aurrekontuarekin batera, Udaleko idazkaritzan, hamabortzt egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean iragarkia paratu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Hirugarrena.-Jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, plantilla behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iragandakoan.
Argitara ematen da orok jakin dezan, 6/1990 Foru Legearen 233.4 artikuluan eta 251/1993 Foru Dekretuaren 16. artikuluan xedatua betetzeko.
Donezteben, 2008ko ekainaren 4an.-Alkatea, Miguel San Miguel Azpíroz.
Iragarkiaren kodea: L0813530