121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

BERRIOZAR

Akats zuzenketa, plantilla organikoko 2/2008 aldaketaren behin betiko onespenean

2008ko plantilla organikoko 2. aldaketa hasiera batean onetsi zuen Udalak, 2008ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, eta argitaratu, berriz, 2008ko 76. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ekainaren 20an; jendaurreko epea haren aurka inolako alegaziorik jaso gabe iragan denez, behin betikoz onetsita gelditu zen 2008ko plantilla organikoarei eginiko 2. aldaketa, eta 103. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 22koan. Argitaraturiko iragarkian, ordea, ez zen aldaketaren testua erantsi, hortaz, bidezko da osoko bilkuran hartu erabaki hori argitara ematea:

"2008ko apirilaren 14an behin betikoz onetsi zen Berriozarko Udalaren plantilla organikoa; orain, berriz, plantilla horretan hainbat aldaketa sartzeko beharra ikusi da. Aldaketak musika eskolari eta garbiketa zerbitzuari dagozkie.

Maiatzean hauteskundeak egin ziren musika eskolan, zuzendaria eta ikasketa-burua aukeratzeko; horiek horrela, eta ikusirik maiatzaren 26ko 47/2008 Ebazpena, zeinaren bidez Fermín Goñi Baquedano (plantillako 38 zk.ko lanpostua) zuzendari izendatu baita eta Stella Berzal Cosgaya (aldi baterako langilea) ikasketa-buru, honako hau proposatu da izendapen horiek diruz ordaintzeko: %20ko igoera, lanpostuko osagarrian, zuzendaritza lanpostua izateagatik, eta %10eko igoera, lanpostuko osagarrian, burutzagatik.

Izendapen horiek direla bide, José Germán Antón Villafrancari (plantillako 20 zk.ko lanpostua) kendu egin behar zaio zuzendaritza lanpostuagatik zuen %20ko osagarria; hala ere, lanaldiaren luzapeneko osagarria atxikiko du, %10ekoa, Musika Bandako zuzendari gisa betetzen dituen eginkizunengatik.

Ikusirik Udalaren garbiketa zerbitzua antolatu beharra dagoela, Alkatetzaren 45/2008 apirilaren 17ko ebazpenaren bidez Raúl Maiza González (plantillako 63. zenbakiko lanpostua) zerbitzuko arduradun izendatu da, 251/1993 F.D.aren 32. artikuluari jarraikiz; lanpostuari %20ko osagarria esleituko zaio burutzagatik.

Ikusirik apirilaren 7ko 44. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturiko deialdia, Nafarroako Berdintasunerako Institutuak aukera berdintasunaren eragilearen lanpostua sartu eta finkatzeko emanen dituen diru-laguntzak finkatzen dituena, eta kontuan hartuz deialdi horretako 3. oinarrian ezarritakoa, ikusi da ezen, diru-laguntza jaso ahal izateko, lanpostuak lanaldi osokoa izan behar duela. Diru-laguntzak soldataren %75 ordaintzeko adinekoa izanen da lehenbiziko eta bigarren urtean; eta %60, berriz, hirugarrenean. Horiek horrela, plantilla organikoan 53. zenbakia duen lanpostua, lanaldi laburrekoa izan beharrean lanaldi osokoa izanen da aurrerantzean.

Aho batez erabaki da:

Lehenbizikoa.-Hasiera batez onestea Berriozarko Udalaren plantilla organikoan egin beharreko aldaketa horiek.

Aldatzeko espedientea jendaurrean paratzea entitate honetako idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren oholean iragarkia jarri ondoren, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten".

Berriozarren, 2008ko uztailaren 17an-Jarduneko alkatea, Inmaculada del Río Lorea.

Iragarkiaren kodea: L0813611