121. ALDIZKARIA - 2008ko urriaren 3a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ZIZUR NAGUSIA

Zizur Nagusiko Udaleko lehen alkateordearen izendapena

2008ko ekainaren 27ko Alkatetzaren 348/2008 Dekretuaren bidez, ondokoa ebatzi da:

"Gaia: Aldez aurreko uko egite espresak eta Zizur Nagusiko Udaleko alkateordearen izendapena.

Aurrekariak:

1. Alkateak 2007ko ekainaren 22an, 375. dekretuaren bidez, Tokiko Gobernu Batzarreko hiru kide lehen, bigarren eta hirugarren alkateorde izendatu zituen, ordena honekin:

1. María Lourdes Montero Montes zinegotzia.

2. Jose Miguel Bermejo López zinegotzia.

3. Joaquín García Apesteguía zinegotzia.

2. Ikusirik Lourdes Montero Montes zinegotziak, 2008ko martxoaren 3ko idazkiaren bidez (erregistroan 1126 sarrera zenbakia baitu), lehen alkateorde izateari espresuki uko egin ziola.

3. Ikusirik José Miguel Bermejo López zinegotziak, 2008ko ekainaren 26ko idazkiaren bidez (erregistroan 3329 sarrera zenbakia baitu), alkateorde izateari eta Tokiko Gobernu Batzarreko kide izateari uko egin diola, gaur arte 2. alkateordea izan baita.

4. Aurrekoaren ondorioz, ez bada izendapenen ordena aldatzen, 3. postuaren aurretik titularrek espresuki uko egindako bi postu egonen dira; horren ondorioz, 2008ko ekainaren 26ko alkateordeen izandapen ordena berrantolatu beharra dago; are gehiago, egun Zizur Nagusiko Udalak duen alkateorde kopurua bera ere berrikusi beharrekoa da.

Lege oinarriak:

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 21.2 artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, eta kontuan hartuz 2568/1986 Errege Dekretuak onesten duen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduko 46. artikuluan ezarritakoa, alkateak libreki izendatzen ditu alkateordeak Gobernu Batzarreko kideen artetik, bai eta kargutik kentzen ere. Alkateordeen kopurua ez da izanen aipatu batzarreko kideen kopurutik gorakoa. Halaber, alkateordearen izaera galduko da, kargutik kentzeaz gain, hari idatziz berariaz uko egiten bazaio, edo Tokiko Gobernu Batzarreko kide izateari uzten zaionean. Eta, azkenik, alkateordeei dagokie alkatea ordezkatzea honek dituen eginkizun guztietan, betiere beren izendapen ordenari jarraituz, hura kanpoan denean, edo eritasun edo ezintasun bat duenean bere eginkizunetan aritzeko, bai eta alkatetzaren kargua hutsik dagoenean ere. Horretarako berariaz eskuordetu beharko ditu.

Ebatzi dut:

1. 2007ko ekainaren 22an erabakitako izendapen horiek berrantolatzea, 375 zenbakiko dekretuaren bidez, aipatutako uko egiteen arabera egokituz, eta Joaquín García Apesteguía zinegotzia lehen alkateorde izendatzea.

2. Izendapen horren berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen lehen saioan.

3. Zuzenean jakinaraz bekio, orobat, izendatuari, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, nahiz eta indarra ebazpena sinatu eta biharamunean hartuko duen."

Zizur Nagusian, 2008ko irailaren 10ean.-Alkate udalburua, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0813861