111. ALDIZKARIA - 2008ko irailaren 10a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Baztango Udalak, 2008ko uztailaren 23an egindako bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen AR1B-S2 exekuzio unitateko 12. lurzatiaren xehetasun azterlana, Arizkungo AR 1B banaketa eremua aldatu eta birzatitzean emandako hirigintza aprobetxamendua gauzatzeko behar diren lerrokadurak aldatzearren. Ciáurriz Iraizoz arkitektoak prestatu du eta horretarako irekitako espedientean jasota dago; Pedro María Zaldain Indaburuk eta Mireya Bautista Morak sustatu dute.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkezteko. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada.

Baztanen, 2008ko abuztuaren 13an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0812676