II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
DORRAO
2007ko kontuak eta 2008ko aurrekontua. Hasierako onespena
Dorraoko Kontzejuak, 2008ko abuztuaren 9an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2007ko Kontuak eta 2008ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Aurrekontua jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Dorraon, 2008ko abuztuaren 11n.-Kontzejuko burua, Iban Resano Igoa.
Iragarkiaren kodea: L0812757