111. ALDIZKARIA - 2008ko irailaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1368/2008 EBAZPENA, uztailaren 24koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria ez baitago. Honen bidez, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen da "Miranda Argako La Dehesa kalean, zk.g, udal igerilekuak, egoitza soziala eta aldagelak eraberritzeko proiektuaren obratik ateratako zagorrezko betelan materialen 1.900 m³ garraiatu eta zabaltzea" proiekturako, Miranda Argako 2. poligonoko 726 B lurzatian. Proiektua udalak sustatu du.

2008ko uztailaren 4an Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuan sartu da goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera. 2 urte baino gutxiagoko balio-bizitza duen hondakindegi bat denez, Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2C eranskineko O letran sartuta dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du.

Foru dekretu horren 36. artikuluak ezartzen du Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeko ebazpen arrazoitua emanen duela, eskaera aurkeztu eta lau hilabeteko epean.

Foru dekretu horren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jarduerena bilduko duela eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Miranda Argako udala udal igerilekuen eraberritzea sustatzen ari da. Obren exekuzioan 1.900 m³-ko lur soberakinak egonen direla kalkulatu da. Ukitutako lurzatia legar-hobi zahar bat da, egun legez kanpoko hondakindegi moduan erabiltzen dena. Zulo hau zati batez betetzean ingurumen aldetik kalteturik dagoen eremua lehengoratu nahi da.

Ustiaketa hasi baino lehen lurzatia egokituko da, lurrak botatzeko eremu berria mugatuz. Materiala 25 cm-ko lodierako geruzatan zabalduko da, lurra maila berean utzi eta landare-lurra eta ereiteko geruza zabaldu.

Osoa eta nahikoa den espedientean dauden txostenak ikusita, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea "Miranda Argako La Dehesa kalean, zk.g, udal igerilekuak, egoitza soziala eta aldagelak eraberritzeko proiektuaren obratik ateratako zagorrezko betelan materialen 1.900 m³ garraiatu eta zabaltzea" proiekturako, Miranda Argako 2. poligonoko 726 B lurzatian. Proiektua udalak sustatu du.

2. Baimena emateko ingurumenari buruzko baldintza hauek bete beharko dira:

-Miranda Argako udal igerilekuen eraberritzetik ateratako lur eta harri garbietarako hondakindegia erabiltzeko baimena ematen da.

-Hondakindegia ustiatzeko aldia, lehengoratzea barne, 2 hilabetekoa izatea, gehienez ere, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duen ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

-Lehendabizi igerilekuen obra eremutik aterako den landare-lurra kenduko da. Material hori 726 B lurzatian pilatuko da, geruza sakonagotik ateratako lurretatik bereiztuta. Landare-lurraren pilaketak babesteko beharrezko neurriak hartu beharko dira, zaborrak pilatzean kalitate gutxiagoko lurrekin kutsa ez daitezen.

-Isurpena, ahal den neurrian, behetik gora eginen da eta behar bezala trinkotuko. Helburua da hondakindegia aurreikusitako azken topografia hartzen joatea, isurpenak hasieratik kontrolatuz.

-Proiektuan aurkeztutako betetze profilak errespetatuko dira. Malda ezberdineko gainazalen arteko ukitze ertz guztiak biribilduko dira, sortutako erliebe berria naturalizatzeko. Zuloa betetzen den heinean, azken gainazalak moldatuko dira, 30 cm luzeko landare-lurrezko geruza batez beteko da (lurzatiaren pilatzeetatik hartutakoa), landu eta birfinduko da, eta proiektuan azaltzen den hazi nahasketaz ereinen da.

-Isurketen kontrol zorrotza eramanen da; horretarako, finkako sarbidea itxita egonen da beti, lan ordutegitik kanpo.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

5. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Basozaintzari eta Miranda Argako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko uztailaren 24an.-Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: F0812021