111. ALDIZKARIA - 2008ko irailaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

350/2008 EBAZPENA, abuztuaren 4koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena aireko linea berritu eta lagatzeko eta TZ berri proiekturako ("Olagorria, 180428100 zenbakia"), Artaxoan (Nafarroa), Olagorria 660 NA ENSak sustatua.

Proiektua abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2.C eranskineko I) atalean sartuta dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du. Foru dekretu horrek Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onetsi zuen.

2008ko ekainaren 16an Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan sartu zen goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera.

Jarduketaren helburua da azaleko transformazio zentro bat eraikitzea eta TZ hori elikatuko duen 13,2 kV-ko linea elektrikoa egokitzea, ondoren Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ri lagatzeko.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 28. artikuluak ezartzen du eskaera aurkeztu eta lau hilabeteko epean Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurumen ukipenetarako baimena eman ala ukatzeko ebazpen arrazoitua emanen duela.

Abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 31.2 artikuluak ezartzen du Ingurumen ukipenetarako baimenak lurzoru urbanizaezinean baimentzen ahal diren jardueretarako baimena ere bilduko duela eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 117. artikuluan ezarritako ondorioak izanen dituela.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta aipatutako 4/2005 Foru Legearen 28.1 artikuluan agertzen diren eskumenak erabiliz, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10ean emandako 426/2007 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera nire esku baitaude,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea aireko linea berritu eta lagatzeko eta TZ berri proiekturako ("Olagorria, 180428100 zenbakia"), Artaxoan (Nafarroa), Olagorria 660 NA ENSak sustatua.

2. Baimena baldintza hauek betetzearen menpe emanen da:

-Aireko-lurpeko konbertsio-euskarri berrien ebakigailuek eta aireko linearen hasieran eta bukaeran instalatzen direnak esekita jarri beharko dira.

-Zubi ahulak eta linearen eroalearen eta ebakigailuen arteko loturak, eta hauen eta tximistorratz autobalbulen artekoak aireko-lurpeko elkargunean, guztiz estali beharko dira goi tentsioko lanetarako eta hegaztien babeserako egokia den material isolatzailearekin.

-Aldatu behar den aireko linearen hasiera eta bukaerako ebakigailuekiko lotura egiten duten zubi ahulak guztiz estali beharko dira goi tentsioko lanetarako eta hegaztien babeserako egokia den material isolatzailearekin.

-Egin nahi diren jarduerek ukitu ditzaketen azpiegitura eta bide-zorrei dagokienez, enpresa sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoei eskatu eta gero.

-Obra amaitzean, eremua sakonki garbituko da. Hondakin eta berrerabil ezin daitezkeen soberakin guztiak hondakindegi baimendu batera eramanen dira. Birziklatzen ahal diren soberakinak hondakinak tratatzeko zentro batera eramanen dira.

3. Proiektuaren Ingurumen ukipenetarako baimena eskuratzeko ezinbestekoa da 2.000 euroko fidantza jartzea, baimendutako jarduerak kalterik sortzen badu horiek konpondu edo gutxituko direla bermatzeko, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Legearen 36. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Lanak hasi baino lehen, fidantza jarri izanaren frogagiria eduki beharko da, lan horiek iraun bitartean ikuskatzaileei aurkeztu ahal izateko.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea Ingurumen ukipenetarako baimenaren ondorioetarako.

6. Ebazpen hau Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Basozaintzari, Artaxoako Udalari eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko abuztuaren 4an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0812275