111. ALDIZKARIA - 2008ko irailaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

91/2008 FORU DEKRETUA, abuztuaren 25ekoa, Rubén Fuertes Peralta Hezkuntza Departamentuko Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Euskararen gaineko Aholkularitza eta Ikerketarako Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua erakunde autonomoa sortu zuen irailaren 10eko 183/2007 Foru Dekretuaren 15.2 artikuluaren arabera, Euskararen gaineko Aholkularitza eta Ikerketarako Zerbitzuko zuzendaria Nafarroako Gobernuak libreki izendatu eta kargutik kenduko du, Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutua atxikita dagoeneko departamentuko kontseilariak proposatuta.

Horrenbestez, Hezkuntza kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak 2008ko abuztuaren 25eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Rubén Fuertes Peralta Hezkuntza Departamentuko Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko Euskararen gaineko Aholkularitza eta Ikerketarako Zerbitzuko zuzendari izendatzea.

2. Foru dekretu hau interesdunari eta Hezkuntza Departamentuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2008ko abuztuaren 25ean.-Nafarroako Gobernuko lehenengo lehendakariordea, Javier Caballero Martínez.-Hezkuntza kontseilaria, Carlos Pérez-Nievas López de Goicoechea.

Iragarkiaren kodea: F0813130