111. ALDIZKARIA - 2008ko irailaren 10a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

16/2008 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Zerga Ogasuneko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Armañantzasko udalerriko balorazio txosten partziala onesten duena.

Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariaren maiatzaren 19ko 11/2008 Ebazpenaren bitartez erabaki zen Batzorde Mistoa sortzea Armañantzasko udalerriko balorazio txosten partziala berrikusteko.

2008ko ekainaren 3an egindako bilkuran, Batzorde Mistoak behin betiko finkatu zuen balorazio txosten partziala, eta hura onesteko proposamen loteslea egin zion Nafarroako Zerga Ogasunari.

Horrenbestez, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.5 artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

Lehendabizikoa.-Armañantzasko udalerriko balorazio txosten partziala onestea, Batzorde Mistoak 2008ko ekainaren 3ko bilkuran egindako proposamen loteslearen arabera.

Bigarrena.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea eta aipatu balorazio txosten partzialaren eduki osoa Armañantzasko Udalaren bulegoetan jartzea jendaurrean hogei egun naturaleko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hirugarrena.-Ebazpen hau Armañantzasko Udalari igortzea eta udal mugape horretan dauden ondasun higiezinen titular guztiei ohartaraztea, ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela Ekonomia eta Ogasun kontseilariari zuzendua, aurreko puntuan adierazitako jendaurreko epea bukatu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2008ko ekainaren 5ean.-Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Fermín Muñoz Muñoz.

Iragarkiaren kodea: F0812262