I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
133/2008 FORU AGINDUA, uztailaren 24koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak emana, Irache Fernández Arellano andrea Turismoko Marketinaren Zerbitzuko Sustapen Ekintzen Bulegoko buru izendatzen duena, bitarte baterako.
Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.
Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko seigarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak izendatuko ditu buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak adostasun txostena eman ondoren.
AGINDU DUT:
1. Irache Fernández Arellano andrea Turismoko Zuzendaritza Nagusiko Turismoko Marketinaren Zerbitzuko Sustapen Ekintzen Bulegoko buru izendatzea.
2. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara ematea.
3. Foru agindu honen berri ematea Lehendakaritza, Nafarroako Mendekotasun Agentzia erakunde autonomokoGiza baliabideak kudeatzeko Zuzendariordetzari, Turismoko Marketinaren Zerbitzuari, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Lehendakaritza eta Barne Departamentuko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2008ko uztailaren 24an.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.
Iragarkiaren kodea: F0811799