II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
FONTELLAS
Aldaketa puntuala Udal Planeko egiturazko determinazioetan. Hasierako onespena
Fontellasko Udalak, 2008ko uztailaren 23ko osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen aho batez:
1. Hasiera batean onestea Fontellasko Udal Planeko aldaketa puntuala, Udal Planeko R-5 eta R-7 exekuzio unitateei dagokiena, Plurelco, S.L.k egin proposamenaren araberakoa, aurkeztutako txostenean jasota baitago.
2. Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasirik, eta Nafarroan kaleratzen diren egunkarietan ere argitaratuko da. Gainera, exekuzio unitateen gainontzeko jabeei jakinaraziko zaie erabaki hau.
3. Onetsitako proposamena Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura ez igortzea, haren eta bidezko diren departamentuen eskumeneko gaiei buruzko txostena egiteko; izan ere, eginda dago tramite hori.
Fontellasen, 2008ko uztailaren 28an.-Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.
Iragarkiaren kodea: L0811953