10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Jesusen Bihotzaren Esklaboak: U.I. V-Txantreako Z5 unitatearen xehetasun azterlaneko aldaketa

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko abenduaren 18an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 18-DIC-07 (16/UV)

"Ikusita 1203. zenbakiko erregistro sarrera duen eskaera, Manuela Caro García andreak Jesusen Bihotzeko Esklaboak ikastetxea ordezkatuz 2007ko 11-22an aurkeztua, eta Udalaren Hirigintza Gerentziako zerbitzu teknikoen 2007-12-4ko txostenari jarraituz, espedienteari lotua baitago,

Honako hau erabaki da:

1.-Hasiera batean onestea U.I.V-Txantreako Z-5 unitateko (Alemanes) xehetasun azterlana, Jesusen Bihotzaren Esklaboen ikastetxean kiroldegia eraikitzeko.

2.-Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eta orobat hemengo egunkarietan argitaratzea."

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 8an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0800433