10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CABANILLAS

Cabanillasko Arau Subsidiarioetako lurzoru urbanizagarriko C sektoreko UE.4 unitatea urbanizatzeko proiektua, Cabanillasko Udalak sustatua. Hasierako onespena

Cabanillasko Alkatetzak, 2008ko urtarrilaren 10ean emandako 10. ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Cabanillasko Arau Subsidiarioetako lurzoru urbanizagarriko C sektoreko UE.4 unitatea urbanizatzeko proiektua, Cabanillasko Udalak sustatua.

Jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, nahi duen orok aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkion alegazio edo oharrak egin ditzan epe horretan; ohartarazten da 35/2002 Foru Legearen 74, 76 eta 134. artikuluei jarraituko zaiela.

Cabanillasen, 2008ko urtarrilaren 10ean.-Alkatea, Ana María Rodríguez Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0800371