10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CABANILLAS

Cabanillasko Arau Subsidiarioetako lurzoru urbanizagarriko C sektoreko UE.4 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua eta hartarako batzordearen estatutuak, Cabanillasko Udalak sustatuak. Hasierako onespena

Cabanillasko Alkatetzak, 2008ko urtarrilaren 10ean emandako 9. ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zituen Cabanillasko Arau Subsidiarioetako lurzoru urbanizagarriko C sektoreko UE.4 unitatea borondatez birzatitzeko batzordearen estatutuak eta hartarako proiektua, Cabanillasko Udalak sustatuak.

Jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, nahi duenak azter dezan eta bidezkoak iruditzen zaizkion alegazio edo ohar guztiak aurkez ditzan. Ohartarazten da ezen, 35/2002 Foru Legearen 168 c) artikuluan ezarritakoarekin bat, jendaurreko epe horretan inork ez badu birzatiketa agiriaren aurkako alegaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko dela.

Cabanillasen, 2008ko urtarrilaren 10ean.-Alkatea, Ana María Rodríguez Enériz.

Iragarkiaren kodea: L0800368