10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

4057/2007 EBAZPENA, abenduaren 24koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 107 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean bukatutzat eman eta, horren ondorioz, Ana Iziz Elarre Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Etxebizitzetarako Lurzoruaren Ataleko buru izendatzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, abenduaren 24ko 4057/2007 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 107 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean bukatutzat eman du eta, horren ondorioz, Ana Iziz Elarre Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Etxebizitzetarako Lurzoruaren Ataleko buru izendatu du sei urte naturalerako, karguaren jabetza hartzen duenetik hasita.

Deialdi hori urriaren 23ko 2574/2006 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2006ko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 10ean.

Iruñean, 2007ko abenduaren 24an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0800529