10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BARAÑAIN

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Barañaingo Udaleko Gobernu Batzarrak, 2007ko abenduaren 31n egin bilkura arruntean, erabaki zuen behin betikoz onestea San Bizente Paulekoaren Karitateko Alabek (Santa Luisa de Marillac ikastetxea) sustaturiko xehetasun azterlana, Barañaingo UC-3 unitateari dagokiona, Francisco Garraus Esparza arkitektoak prestatu eta EHAEOk 2007ko abuztuaren 20an ikus-onetsitako dokumentazio teknikoarekin bat, espedientean baitago.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, xehetasun azterlana Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, behin betikoz onetsi den dokumentu teknikoan datorren testu arau- emailearekin batean, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 81.1 artikuluari jarraikiz.

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu lege aginduak betetzeko, eta ohartarazten ezen honako xehetasun azterlan honen kontra -xedapen administratiboa baita- ezin dela administrazio bidean errekurtsorik paratu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.3 artikuluari jarraikiz; hortaz, behin betiko onespen honen kontra jotzeko, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko da, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz.

Barañainen, 2007ko urtarrilaren 2an.-Alkate udalburua, Florencio Luqui Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0800011