10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Iruñeko Udal Planeko Buztintxuri-Euntzetxiki-Dona Grazia eremuko U.I.II.ko P-A poligonoa birzatitzeko proiektua. Aldaketa eta akatsen zuzenketa

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko abenduaren 18an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 18-DIC-07 (12/UV)

"Espedienteko agiriak ikusirik, eta Udalaren Hirigintza Gerentziako aholkularitza juridikoaren 2007ko abuztuaren 6ko txostenarekin bat,

Honako hau erabaki da:

1.-Ikus-onespena ematea Hirigintza Gerentziako Zerbitzu juridikoek 07/08/06an luzatutako txostenari.

2.-Hasiera batez onestea Iruñeko Udal Planeko Buztintxuri-Euntzetxiki-Dona Grazia eremuko P-A poligonoa birzatitzeko proiektuari dagokion aldaketen eta akats zuzenketen espedientea.

3.-Espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, baina bakarrik onetsitako zuzenketei dagokienez.

4. Erabaki hau jendaurrean egonen den espedienteak ukituriko guztiei igortzea, Hirigintza Gerentziako Zerbitzu juridikoek 07/08/06an luzaturiko txosten horretan adierazten baitira, lehenago jaso dituzten kopuruak ukituak suertatu direlako eta, hortaz, honako espediente honen ondorioz erregularizatu beharko direlako.

5.-Isabel Echeverría Hernández andrearen alde, aipatu birzatiketa horretan etxebizitza galdu baitu, guztira 8.559,86 euroko kalte-ordaina aitortzea, aldairari dagozkion gastuak barne; hori guztia, Ordenantzaren arabera etxe-aldairek ukitutakoendako dauden dirulaguntzak tramitatzeari begira.

6.-Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren bi egunkaritan argitara dadila agintzea".

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 8an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0800448