10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ATARRABIA

Hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2007ko urriaren 30ean egin osoko bilkuran, HAPOko aldaketa xehakatuaren hirigintza hitzarmena onetsi zuen hasiera batez, UC-6-D unitateko eremuari dagokiona.

Jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 21.1 artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz.

Atarrabian, 2007ko abenduaren 17an.-Alkatea, Pello Mirena Gurbindo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0800434