10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

FONTELLAS

Birzatiketa proiektua. Behin betiko onespena

Fontellasko Udaleko alkate udalburuak, Alkatetzaren 2008ko urtarrilaren 10eko 02/08 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen behin betikoz onestea Udal Planeko UE R-6 exekuzio unitateko birzatiketa proiektua, unitate horretako konpentsazio batzordeak sustatua.

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Fontellasen, 2008ko urtarrilaren 10ean.-Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L0800431