10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EGUESIBAR

UU4-A unitatea urbanizatzeko proiektuaren aldaketa Eguesko12. poligonoko 29. lurzatian. Hasierako onespena

Eguesibarko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko abenduaren 20an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Elkano-Ibiriku-Egues eremuko UU4-A urbanizatzeko proiektuaren aldaketa, argiteria publikoko sareari dagokiona, María Teresa Lesaca González andreak sustatua, Inmobiliaria Lesaca-González, S.L. ordezkatuz.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada.

Eguesen, 2008ko urtarrilaren 10ean.-Alkate udalburua, José A. Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L0800408