10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

2008ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra

2007ko 154. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman zen, abenduaren 12an, Mairagako Mankomunitatearen 2008ko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batean onetsi zuen iragarkia.

Jendaurreko epea igaro eta aurrekontuaren aurka erreklamaziorik aurkeztu ez denez, behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatuarekin bat.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, behin betiko onetsitako aurrekontuaren laburpena ematen da argitara, orok jakin dezan.

DIRUSARRERAK:

3. kapitulua.-Tasak eta bestelako dirusarrerak: 2.876.514 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 275.300 euro.

5. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak: 7.000 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak besterentzea: 40.000 euro.

7. kapitulua.-Kapital-transferentziak: 5.325.836 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboetako aldaketa: 2.065.115 euro.

Dirusarrerak, guztira: 10.589.765 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen lansariak: 1.178.920 euro.

2. kapitulua.-Zerbitzuak eta ondasun arruntak erostea: 1.475.800 euro.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 222.000 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 28.768 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 7.439.527 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboetako aldaketa: 244.750 euro.

Gastuak, guztira: 10.589.765 euro.

Tafallan, 2007ko abenduaren 31n.-Alkatea, Maite Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L0800330