10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

SAN ADRIAN

2008ko aurrekontu orokor eta bakarra. Behin betiko onespena

San Adriango Udalak, 2007ko azaroaren 28ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen San Adriango Udalaren 2008ko aurrekontu orokor eta bakarra.

Hasierako onespenaren iragarkia 2007ko 157. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaraturik, abenduaren 19an, inork ere ez du haren aurkako erreklamaziorik edo alegaziorik aurkeztu.

Horrenbestez, delako aurrekontua behin betikoz onetsirik gelditu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 270. artikuluan eta ondokoetan Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari dagokionez esandakoari jarraikiz. Beraz, bidezko da hura osatzen duten aurrekontuetako kapituluen laburpena argitaratzea.

a) San Adriango Udalaren 2008ko ekitaldiko aurrekontuaren barnean sartzen dira gastuak (osotara, 8.746.932,07 euro egiten baitute) eta dirusarrerak (osotara 9.850.527,04 euro egiten baitute). Kapituluka honela dago sailkatuta:

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua.-Zuzeneko zergak: 1.495.680,73 euro.

2. kapitulua.-Zeharkako zergak: 400.000,00 euro.

3. kapitulua.-Tasak eta prezio publikoak: 903.331,23 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 2.103.843,31 euro.

5. kapitulua.-Ondareko dirusarrerak eta aprobetxamenduak: 63.551,48 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: 4.884.120,29 euro.

8. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Dirusarrerak, guztira: 9.850.527,04 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen ordainsariak: 1.969.735,00 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 2.399.878,24 euro.

3. kapitulua.-Finantza-gastuak: 289.100,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 304.790,23 euro.

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 3.292.894,77 euro.

7. kapitulua.-Kapital transferentziak: 215.349,83 euro

8. kapitulua.-Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.-Finantza-pasiboak: 275.184,00 euro.

Gastuak, guztira: 8.746.932,07 euro.

b) San Adriango Udalaren Musika Eskola erakunde autonomoaren 2008. urteko aurrekontuaren barnean sartzen dira gastuak (osotara, 151.400 euro egiten baitute) eta dirusarrerak (osotara 151.400 euro egiten baitute). Kapituluka honela dago sailkatuta:

DIRUSARRERAK:

3. kapitulua.-Tasak, prezio publikoak eta bertzelako dirusarrerak: 55.400,00 euro.

4. kapitulua.-Transferentzia arruntak: 96.000,00 euro.

Dirusarrerak, guztira: 151.400,000 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen ordainsariak: 141.000,00 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 8.500,00 euro

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 1.900,00 euro.

Gastuak, guztira: 151.400,00 euro.

San Adrianen, 2008ko urtarrilaren 9an.-Alkatea, Carlos Monasterio Muro.

Iragarkiaren kodea: L0800306