10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ERRIBERRI

VI. aldaketa 2007ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Erriberriko Udalak, 2007ko abenduaren 21eko erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen VI. aldaketa aurrekontuan, ondoko eragiketa hauek egin beharrez:

-Kreditua sortzea, Erretiratuen Elkarteko ekipamendurako.

-Kreditu transferentziak, gastuetako hainbat kontusail ukitzen dituztenak.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta interesdun orok espedientea azter dezan eta bidezko juzgatzen dituen alegazioak aurkez ditzan, hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Ohartarazten da ezen, jendaurrean egoteko epe horretan inork alegaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsitzat joko dela, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202-1 artikulua aplikatuz.

Erriberrin, 2007ko abenduaren 21ean.-Alkatea, M. Carmen Ochoa Canela.

Iragarkiaren kodea: L0800027