10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ARAKIL

Aldaketak aurrekontuan. Hasierako onespena

Arakilgo Udalak, 2007ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. eta hurrengo artikuluetan xedatutakoari jarraituz, hasiera batean onetsi zituen aurrekontuan aldaketa egiteko zenbaki hauetako espedienteak: 5/2007tik 6/2007ra.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren indarrez eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Legearen 276. artikuluari jarraituz; espediente horiek jendaurrean egonen dira hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesa dutenek aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, horrela onetsitako espedienteak behin betikotzat joko dira eta betetzat, orobat, haiek argitaratzeko tramitea.

Arakilen, 2007ko abenduaren 27an.-Alkatea, Javier Lazcoz.

Iragarkiaren kodea: L0800008