10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ALTSASU

Aurrekontuko 10/2007 aldaketa. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2007ko abenduaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2007ko aurrekontuko 10/2007 aldaketaren espedientea (kreditu gehikuntza).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Altsasun, 2008ko urtarrilaren 2an.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: L0800038