10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

433/2007 FORU AGINDUA, abenduaren 27koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Marina Sagaseta López Nafarroako Estatistikaren Institutuko Politika eta Sustapen Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiko Azpiegitura Estatistikoaren Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren idatz-zatian xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburuak organo eskudunak izendatzen ahalko dituela bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoeneko departamentuko titularrak izendatuko ditu atalburuak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak adostasun txostena eman ondoren. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak adostasun txostena eman duenez,

AGINDU DUT:

Lehena.-Marina Sagaseta López, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Nafarroako Estatistikaren Institutuko Politika eta Sustapen Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiko Azpiegitura Estatistikoaren Ataleko buru izendatzea, bitarte baterako. Departamentuko atalek gaur egun duten dedikazio araubide bera izanen du.

Bigarrena.-Foru agindu hau interesdunari, Politika eta Sustapen Ekonomikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Hirugarrena.-Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2007ko abenduaren 27an.-Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F0800574