10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

BORTZIRIETAKO HIRI-HONDAKIN SOLIDOAK KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

Administrari-ofizial lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia. Izendapena

Nafarroako Administrazio Publikoetan Sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuko 32. artikuluan xedatutakoa betez, eta administrari-ofizial lanpostu bat betetzeko probetako epaimahaiak egin duen proposamenarekin bat (deialdia 2007ko 92. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, uztailaren 27an), Bortzirietako Hiri-Hondakin Solidoak kudeatzeko Mankomunitateko Batzarrak, 2007ko abenduaren 26ko bilkuran, Ramoni Olatziregi Mitxelena izendatzea erabaki zuen, C mailako administrari-ofizial izateko, hura izan baita probak gainditu eta puntuaziorik handiena lortu duen izangaia.

Etxalarren, 2007ko abenduaren 31n.-Lehendakaria, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L0800047