10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

IRUÑA

Musika Eskolako Perkusio espezialitateko irakasle lanpostua. Izendapena eta esleipena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko abenduaren 18an, erabaki hau hartu zuen:

(10/PR)

"Ikusirik Iruñeko Udalaren zerbitzuan, musika eskolako irakasle izateko lanpostu bat, Perkusio espezialitatekoa, oposizio bidez betetzeko deialdiko epaimahaiak eginiko proposamena, deialdia 2007ko 42. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen, apirilaren 4an, honako hau erabaki da:

1. Salvador Tarazona Cabezón jauna Musika Eskolako irakasle izendatzea, Perkusio espezialitatekoa, funtzionarioa, hura izan baita oposizioan punturik gehien lortu duena.

2. Hezkuntza eta Gazteria Alorreko 202911-1 zenbakiko lanpostu hutsa esleitzea.

3. Izendatuak hilabeteko epea izanen du lanpostuaz jabetzeko, erabaki hau jakinarazten zaionetik hasita."

Iruñean, 2007ko abenduaren 18an.-Zinegotzia, Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Juan Luis Sánchez de Muniain Lacasia.

Iragarkiaren kodea: L0800018