10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ATARRABIA

Aldaketa ordenantza fiskaletan, eta hirilurraren nahiz landalurraren gaineko kontribuzioen zerga-tasak 2008ko ekitaldirako. Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2007ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

1. 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina lurraren gainean indarra izanen duen kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa hauek onestea: %0,2714 hirilurraren gaineko unitateendako, eta %0,3362, landalurraren gaineko unitateendako.

2. Egungo indize-eskala mantentzea 2008rako, jarduera ekonomikoen gaineko zergan zehaztutako gutxieneko kuotei ezartzeko:

Poligono guztiendako indizea: 1,4.

3. Ordenantza fiskal orokorreko aldaketak onestea, baita udal zerga eta tasen ordainarazpena arautzen duten ordenantza eta eranskinetakoak ere. Espedientean jaso dira haien testu bateginak. Hona zein diren:

Ordenantzak:

0.-Ordenantza fiskal orokorra.

1.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga.

2.-Lurren balio igoeraren gaineko zerga.

3.-Okupatu gabeko etxebizitzen gaineko zerga.

4.-Kontribuzio bereziak.

5.-Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

6.-Autotaxiak eta alokairuko gainerako ibilgailuak arautzen dituen ordenantza.

7.-Lizentziak eman eta hirigintzan bertzelako jarduketak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

8.-Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko lizentziak emateko eta establezimenduak irekitzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

9.-Jarduera sailkatu eta kaltegabeak kontrolatzeko eta establezimenduak irekitzeko lizentziak.

10.-Ordenantza eta udal erabakietan aurreikusitako ikuskapenen tasak eta Udaltzainak egiten dituen zenbait zerbitzuenak arautzen dituen ordenantza.

11.-Ibilgailuak kentzeko zerbitzuaren tasak arautzen dituen ordenantza.

12.-Ordezko betearazpenen tasak eta betearazteko aginduenak arautzen dituen ordenantza.

13.-Hilerriko zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza

14.-Ezkontza zibilak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza.

15.-Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzeko eta eremu publikoko zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

16.-Ibilgailuak espaloietan barna sartzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako edo edozein salgairen zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituen ordenantza.

17.-Herriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

18.-Herriko jabari publikoko zoruan, hegalkinean eta zorupean horniduren zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek egiten dituzten aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza

4. Ondotik aipatzen diren udal jarduera edo zerbitzuen prezioei buruzko arau eta tarifen eranskinetako aldaketak onestea. Haien testu bateginak espedientean bildu dira:

Prezio publikoen gaineko arauak:

1.-"Amalur" haur eskolara etorri eta bertan egoteko prezio publikoen gaineko araua.

2.-Udalak antolatzen dituen ikastaro edo jardueretarako sarrera, izena ematea edo matrikula.

Hasiera batean onetsitako tasa, indize, ordenantza eta arauek 2008ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra, erregelamenduzko tramiteak betetakoan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325.1.b) artikuluan ezarritakoari jarraituz, ordenantza fiskaletako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta bidezko interesa dutenek, epe horren barrenean, espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Atarrabian, 2007ko abenduaren 28an.-Alkatea, Pello Mirena Gurbindo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L0800004