10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUNBERRI

Irunberriko Udal Planeko 13. artikuluaren aldaketa. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2007ko abenduaren 26an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Irunberriko Udal Planeko 13. artikuluaren aldaketa, Distribuciones Edaska, S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 71. artikuluan ezarritakoa bete dadin, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Irunberrin, 2008ko urtarrilaren 2an.-Alkatea, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L0800042