10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUNBERRI

Udal zergen karga-tasak, indizeak eta portzentajeak 2008. urterako

Irunberriko Udalak, 2007ko abenduaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen udal zergen karga-tasak, indizeak eta portzentajeak 2008rako finkatzea. Hona hemen:

-Lurraren gaineko kontribuzioa:

Hirilurretarako ezartzen den urteko karga tasa %0,304 da ondasunek katastroan hirilurren balorazio txosten berriaren ondorioz duten balioaren gainean.

Landalurretarako ezartzen den urteko karga tasa %0,80 da ondasunek katastroan duten balioaren gainean.

-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: eraikuntza, instalazio eta obren exekuzio materialaren aurrekontuaren gaineko karga-tasa ezartzen da, %4,1 hain zuzen.

-Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Indizea: 1,25, salbu eta 1 eta 10. poligonoetan eta 6. poligonoko 236 eta 288. lurzatietan kokatutako jardueretarako, horietarako 1,40 indizea ezarriko baita.

-Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: 1) Benetako igoeraren zenbatekoa zehazteko, sortzapenaren momentuan lurrak zuen balioaren gainean portzentajerik txikiena aplikatuko da (urte batetik bortzera bitarteko aldia: %2,2; 10 urtera bitarteko aldia: %2,1; hamabortz urtera bitarteko aldia: %2,0; hogei urtera bitarteko aldia: %2.

Hirilurren balio igoeraren gaineko zergan, kuotak zehazteko zerga-oinarriari aplikatu beharreko karga-tasa bakarra %12,00 izanen da, hain zuzen.

Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratuko da, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek 30 eguneko epea izan dezaten espedientea aztertzeko. Aipatu epea iraganik eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betikoz onetsitzat joko dira.

Irunberrin, 2007ko abenduaren 27an.-Alkatea, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L0800014