10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ANTSOAIN

Udal ordenantza, Antsoaingo Gazteriaren Etxearen funtzionamendua arautzen duena. Hasiera onespena

Antsoaingo Udalak, 2007ko abenduaren 19an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Antsoaingo Gazteriaren Etxearen funtzionamendua arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Antsoainen, 2007ko abenduaren 27an.-Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L0800013