10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ALTSASU

Aldaketa Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzean, V. kapituluan (etxerako egurraren aprobetxamendua). Hasierako onespena

Udalak, 2007ko abenduaren 28ko osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzako V. kapitulua (etxerako egurraren aprobetxamendua) aldatzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, arau aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Altsasun, 2007ko urtarrilaren 2an.-Alkatea, Unai Hualde Iglesias.

Iragarkiaren kodea: L0800040