10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

OHARRA, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko IV-2 sektoreko lurzati berrantolamenduaren gaineko erabakia onesten duena.

Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko IV-2 sektoreko lurzati berrantolamenduan, abenduaren 26ko 148/2005 Foru Dekretuaren bidez onura publikokoa izendatuan, interesa duten guztiei jakinarazten zaie Landa Garapenerako zuzendari nagusiak, abenduaren 11ko 1907/2007 Ebazpenaren bidez, eremu horretako lurzati berrantolamenduaren gaineko erabakia onetsi dela, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Aipatutako erabakia jendaurrean egonen da Faltzesko, Miranda Argako, Erriberriko eta Tafallako herriko etxeetan, hilabetez, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Interesdunek erabaki horretako agiriak azter ditzakete. Honako hauek dira: jabeen eta horietariko bakoitzari dagozkion finken zerrenda, finka-zortasunen eta bestelako egoera juridikoen zerrenda, ureztatzen ahal den eremuko mugak, deusetan galarazi gabe Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko 1/2002 Foru Legeko 69. artikuluan, eraldatutako finkak behin betikoz finkatuko dituen ureztaketa abian jartzearen deklarazioari buruzkoan, xedaturikoa, eta eremua osatzen duten sei poligonoetako planoa.

Erabakiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete berrantolamenduan interesdun direnek, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, ohar hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean. Errekurtsoak Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorb., 1, 31002-Iruña) edo Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuan (Alondegi kalea, 1, 31002-Iruña) aurkeztuko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legean aipatzen diren tokietako edozeinetan.

Iruñean, 2007ko abenduaren 17an.-Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, José Javier Echarte Echarte.

Iragarkiaren kodea: F0719473