10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

459/2007 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena, baldintzapean, honako proiektu honentzat: "D/Ctik Zidakos TEAra doan 66kV-ko aireko hornidura-linea elektriko berria, 13,2 kV-ko aire-lurpeko irteera berriak, 13,2 kV-ko aireko linea hein batean kentzea, eta 66/13,2 kV-ko Zidakos TEA berriaren instalazioa, Erriberrin. Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.k sustatu du.

2007ko maiatzaren 30ean eta abuztuaren 23an goian aipatutako espedienteei dagozkien Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaerak sartu dira Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan, 66/13,2 kV-ko linearen eta Zidakos TEAren instalazioei dagozkienak.

Proiektua Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Legeko 2.C eranskineko I. atalean sarturik dago. Beraz, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du.

Foru lege horren 28. artikuluak ezartzen du eskaera aurkeztu eta lau hilabeteko epean Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeko ebazpen arrazoitua emanen duela.

Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak proposamenaren aldeko txostena eman du, eta kontuan hartu du "Erriberriko Gaztelua" interes kulturaleko ondasunaren babes eremuan izan dezakeen ondorio kaltegarriei buruzko aldeko txostena. Ez dago udalaren hirigintzako txostenik.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta aipatutako 4/2005 Foru Aginduaren 28.1 artikuluan agertzen diren eskumenak erabiliz, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10ean emandako 426/2007 Foru Aginduan ezarritakoaren arabera nire esku baitaude,

EBATZI DUT:

1. Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.ri Ingurumen ukipenetarako baimena ematea D/Ctik Zidakos TEAra doan 66kV-ko aireko hornidura-linea elektriko berria eta 13,2 kV-ko aire-lurpeko irteera berriak jartzeko, 13,2 kV-ko aireko linea hein batean kentzeko, eta 13,2 kV-ko Zidakos TEA berria instalatzeko, Erriberrin.

2. Baimena baldintza eta neurri zuzentzaile hauek betetzearen menpe ematen da:

-Ingurumen ukipenetarako azterlanean aurreikusitakoaren arabera, lurpeko lineak instalatzen hasterakoan, TEAren zimenduak irekitzean eta eremuaren okupazioan landare lurra kendu (zoruaren azaleko 30 cm-ko geruza) eta bereizita gorde beharko da, ukitutako lurrak lehengoratzeko erabiliko baita. Hondeaketatik ateratako materiala zanga betetzeko erabiltzen ahalko da, bere izaera eta kalitatearen arabera.

-Neurri zuzentzaileen artean, arreta berezia emanen zaio paisaiari egokitzeko jardueren exekuzioari.

-Hegaztiak babesteko balizekin seinaleztatuko da Zidakos ibaiaren baoa eta bai eta ondoko baoa ere, ibaiaren inguruko landaredia eta faunatik hurbil egoteagatik. Balizak elkarren txandan jarriko dira harietan eta, trazadurarekiko norabide elkarzutean, zazpi metroko distantziatik ikusi ahal izanen dira.

-Lanak bukatu ondoren ingurua ongi garbituko da. Obrako hondarrak, sobratutako materialak, suntsitutako lineetako elementuak eta sortutako beste hondakinak baimendutako hondakindegi batera eraman beharko dira.

-Sustatzaileak, proiektuaren aurrekontuaren kontura, ingurumeneko teknikari bat kontratatuko du, eginkizun hauek izanen dituena: a) Ingurumena Zaintzeko Programa abian jartzeaz arduratzea; b) Obraren Zuzendaritzari proposatutako jarduketen garapena eta ezarritako ingurumen baldintzak bateratzen laguntzea; c) Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusia jakinaren gainean jartzea, aldizkako txostenen bidez (aurreikusitako garapenetatik eratorriak) edo bat-bateko txostenen bidez (aurreikusi gabeko eraginetatik edo Obraren Zuzendaritzarekiko desadostasunetatik eratorriak). Aldizkako txostenen multzoa honela osatuko da: hasierako txostena, obrak hasi aurrekoa; hilabetean behingo zenbait txosten, obrek iraun bitartean eginen direnak; seihilean behingo zenbait txosten, egindako jarduketen bilakaeraren jarraipena egiteko hurrengo bi urtetan eginen direnak; eta bukaerako txostena.

-Egin nahi diren jarduerek ukitu ditzaketen edo obren trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta bide-zorrei dagokienez, enpresa sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.

4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea Ingurumen ukipenetarako baimenaren ondorioetarako.

5. Ebazpen hau igortzea Ingurumen Kalitatearen Zerbitzura, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzako Zerbitzuko Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Zerbitzura, Ingurumen Zaintzara, Erriberriko Udalera eta interesdunari (egoitza Bilbon eta Ordezkaritza Iruñean duena), behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko abenduaren 20an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F0719678