10. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

19/2008 EBAZPENA, urtarrilaren 7koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Edurne Cía Guelbenzuk jarritako 669/2007 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzen duena.

Edurne Cía Guelbenzuk administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratu du Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren irailaren 24ko 3050/2007 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horrek ezetsi zuen Edurne Cía Guelbenzuk jarritako gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrari laguntzaile izateko 256 lanpostu oposizio lehiaketa bidez betetzeko deialdiko hirugarren ariketaren behin betiko emaitzen aurka jarri zuena. Lanpostu horietako 12 lan araubidekoak ziren, 8 lanaldi partzialeko kontratua izatekoak eta 4 lan araubide finkoan aldizka aritzekoak Errenta Kanpainetan. Deialdia Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren maiatzaren 22ko 1349/2006 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Salak eskatu du espediente administratiboa igor diezaiotela eta epeak legearen 49. artikuluan ezarritako moduan ezar daitezela.

Horrenbestez, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Edurne Cía Guelbenzuk jarritako prozedura arrunteko 669/2007 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesdunak jakinaren gainean jarri eta autoetan demandatu gisa agertu ahal daitezen, argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

3. Ebazpen honen berri ematea Edurne Cía Guelbenzuri, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 7an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0800296